XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Itsasoan zebilen ilargia
plisti-plasta igerian,
jolas eta jolas, presko-presko
uhinen gainean eta uraren azpian
gauaren erdian.
Eta arrantzale batek bere untzitik
sarea bota zion ilargiari.
Begira, ilargia harrapatu dut,
esango zion herri guztiari.


Baina ilargia izarren ondora joan zen
untzia eta arrantzalea berarekin eramanez.
Eta gehiago ez da ilargia lurrera etorri
esaten dutenez.


Eta arrantzalea? Bizi al da?
hori da jendearen galdera.
Bai, ilargiaren erdi-erdian
untziarekin kohete bat egiten ari da,
eta laster etorriko da lurrera.